BAIETZ DANTZAN HASI!

 

DESKARGA ITZAZU GURE WEBGUNETIK ABESTIEN LETRAK ETA ONGI PASA GURE ABESTIEKIN ETA BIDEOKIN

BERRIAK

DISKOGRAFIA

BIDEOAK

DENDA

ENE KANTAK

 

Ene Kantak garenok, dantzagarriak, berriak eta errezak diren abestiak sortzen ditugu. Batzuetan ere, zeuden kantak berritzen eta moldatzen ditugu. Abesti bakoitzeko bideo bat dugu bakoitza bere koreografia errezarekin, txikiek dantzatu ahal izateko. Gainera, lortutako etekinaren zati bat, euskera sustatzeko lan egiten dutenei laguntzen diegu diruz; adibidez, Sortzen Ikasbatuaz, Euskalerria Irratia, Mailope edota Nafarroako Bertsozale Elkartea.

 

PARTE-HARTZAILEAK

 

Orokorrean, euskal munduko kirolari, musikari eta kultur arloan dauden pertsonai ezagunekin batera egiten eta kantatzen ditugu gure abestiak, hala nola; Ruper Ordorika, Pirritix eta Porrotx, Fermin Muguruza, Kutxi romero (Marea), Gorka urbizu (Berri Txarrak), El Drogas, Eñaut elorrieta (Ken Zazpi), Manolo garcía (El Último de la Fila). Besteak beste, Julio Soto edota Igor Elorza bertsolariak. Futbolarien artean Mikel san José, Oier Sanjurjo, asier Riesgo, Imanol Agirretxe, Markel Bergara o Gorka Iraizoz. Hainbat pilotari; Oinatz Bengoetxea, Juán Martínez de Irujo o Abel Barriola. Hauetaz gain, kazetari zein musikari ezagunak

 

ESKOLAK


Gure dantzak eta koreografiak dantzatzen Euskal herriko hainbat eskoletako 1000 haur baino gehiagok hartu dute parte.

 

ANTZERKI MUSIKALA
Gure abestiekin sortutako aurreko bi ikuskizunen arrakasta ikusi eta gero, “Liburu Magikoa” eta “Oneka Marrazoa”, ikuskizun berria sortzen ari gara, eta gure abesti berriak batez ere jorratuko ditugu bertan, aurreko dantzagarrienak eta gustukoenak ahaztu gabe, noski.

 

DVD GRABAKETA DATORREN URRIAK 1

ENE KANTAK PROIEKTUAK BERE IKUSKIZUNA “ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA” GRABATUKO DU ATARRABIAKO KULTUR ETXEAN URRIAREN 1EAN

 

SARRERAK SALGAI:

16:30-https://es.patronbase.com/_Villava/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=218&perf_id=1&section_id=PATI&action=&seat_type_id=BUT

18:30-https://es.patronbase.com/_Villava/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=218&perf_id=2&section_id=PATI&action=&seat_type_id=BUT

 

 

Urte bat igaro da jada gure ikuskizuna abian jarri genuela. “Astonauta Tronpeta Flauta” ikuskizunak 20.000 sarrera saldu ditu Baluarte Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, Campos Eliseos Antzokia edota Mendizorrotza Polikiroldegia betez. Astonautak dirudi bizitza osoa daramala gure artean, Hiru Txerrikumean abestia, Perez Sagutxoarena, Astonauta bera ere...

 

Hau ospatzeko eta betiko gurean egoteko, Atarrabiako Kultur etxean DVDa grabatuko dugu Urriaren 1ean.

 

Azaro erdialadean edo argitaratuko dugu DVD berri hau zuzenean grabatutakoa eta bertan Astonauta eta bere lagunekin jasotako esperientzi politak eta dibertigarriak biziko ditugu, espazioan dantzatuz eta irri eginez.

 

DVD berri hau Urriaren 1ean bertan erreserbatu ahalko duzu Atarrabiako Kultur etxean 10 eurotan (bidaltze gastuak barne). Data horretatik aurrera gure webgunean, 12 euro + bidaltze gastuen prezioan izango duzu aukera erosteko.

 

Zatoz Astonautarekin dantzara eta ongi pasatzera!!

 

Sinopsia:

Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, konzertinak, gerrak... Gure lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila.

 

Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta enekori eta nereari lagundu nahi die.

 

Lortuko dute mundu goibel honi laguntzea??

 

LEKUA: ATARRABIAKO KULTUR ETXEA

EGUNA: Igandea, urriak 1

ORDUA: 16:30 eta 18:30 (2 Saio)

PREZIOA: 6€

SALTOKIAK:

Internetez: https://es.patronbase.com/_Villava/Productions/218/Performances

Kultur Etxean: (C/ Mayor, 38). Ordutegia: Astelehenatik ostiralera, 16:00etik 21:00tara

EMAILA: kaixo@enekantak.com

WEBGUNEA: www.enekantak.com

 

Gora euskara!!!

www.goraeuskara.org

GRABACION DVD EL 1 DE OCTUBRE EN EN ATARRABIA

ENE KANTAK GRABARA UN DVD EN ATARRABIA DE SU ESPECTACULO ASTONAUTA TRONPETA FLAUTA EL PROXIMO 1 DE OCTUBRE 

 

ENTRADAS A LA VENTA:

16:30-https://es.patronbase.com/_Villava/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=218&perf_id=1&section_id=PATI&action=&seat_type_id=BUT

 

18:30-https://es.patronbase.com/_Villava/Seats/ChooseMyOwn?prod_id=218&perf_id=2&section_id=PATI&action=&seat_type_id=BUT

 

Casi un año después de llenar con nuestro espectáculo “Astonauta Tronpeta Flauta” escenarios como los de Baluarte, Teatro Victoria Eugenia, Teatro Campos Eliseos o el del polideportivo Mendizorrotza entre otros muchos y de haber vendido mas de 20.000 entradas, seguimos muy felices de vuestra respuesta y de todo lo que nos esta aportando nuestro ultimo disco “Astonauta”.  Parece que llevan toda la vida con nosotros canciones como Perez Sagutxoa, Hiru Txerrikumeak o la canción de Astonauta.


Para celebrarlo y dejar constancia de esta maravillosa experiencia, el próximo 1 de octubre grabaremos un dvd de nuestro espectáculo en la Casa de Cultura de Villava.

 

El Dvd lo publicaremos a mitad de noviembre, en el que viviremos con Astonauta y sus amigos, una divertida  aventura por el espacio y disfrutaremos cantando y bailando las coreografías de sus canciones preferidas.

 

El dvd se podrá reservar el mismo dia 1 de octubre en la Casa de Cultura de Villava a un precio muy reducido de 10€ (gastos de envio incluidos). A partir de esta fecha el precio en la web será de 12€ + gastos de envio

 

Ven a bailar y a disfrutar de las aventuras de Astonauta y sus amigos!!

 

Sinopsis:

El planeta tierra está lleno de barbaridades: concertinas, polución, guerras,... Nuestros amigos quieren mejorar este mundo y con ayuda del inseparable libro mágico, bailando, cantando y repartiendo sucesos graciosos, se dirigen a la luna en busca de soluviones.

 

Allá encuentran un burro y también un marciano que al principio les da mucho miedo. El burro hace magia y quiere ayudar a Eneko y a Nerea.

 

¿Conseguirán ayudar a este triste mundo?

 

LUGAR: CASA DE CULTURA DE VILLAVA

DIA: DOMINGO, 1 DE OCTUBRE

HORA: 16:30 y 18:30 (2 Sesiones)

PRECIO: 6€

PUNTOS DE VENTA:

Internet: https://es.patronbase.com/_Villava/Productions/218/Performances

Casa de Cultura de Villava: (C/ Mayor, 38). Horario: de lunes a viernes, 16:00 - 21:00

EMAIL: kaixo@enekantak.com

WEB: www.enekantak.com

 

 

Gora euskara!!!

www.goraeuskara.org

www.goraeuskara.org

KULTURA ETA HEZKUNTZAREN BITARTEZ EUSKARA SUSTATZEKO HELBURUZ EKIMEN-ESKAINTZA DESBERDINAK UZTARTZEN DIREN GUNEA-ESPAZIOA

 

Ene Kantak 2011. urtean sortu genuen Nereak eta nik neuk, Urkok. Etorkizunera edo urrutira begiratu gabe eta euskarazko materiala sortzeko asmoz. Biok irakasleak gara eta gurasoak. Gure hizkuntzan hezitzeko eta gozatzeko, material falta somatzen genuen eta Nerea artista bat denez eta nik idaztea gustoko dudanez, kantak egitea erabaki genuen. Gainera, koordinazioa lantzeko eta ongi pasatzeko, abesti bakoitza dantza batekin elkartzea erabaki genuen.

 

Gure lagunak dantzan eta kantari jarri genituen eta gainera erabaki garrantzitsua hartu genuen: euskararen alde egiten dutenei ahal genuen moduan laguntzea. Halaxe, Sortzen izan zen gure lehenengo aukera.


Guretzat, euskara dena da; gure hizkuntza, gure haurra, gure altxorra. Politika guztien gainetik, euskaraz hitz egitea, kantatzea, jolastea, ikastea... hitz batean; euskaraz bizitzea da gure helburua. Helburua baino, amets ederra. Ze polita den euskaraz jendea aritzea kaleetan, dendetan, parketan...

 

Ni behintzat, hizkuntza horretan ahalik eta gehien bizitzea, saiatzen naiz. Dakitenekin egiten ta ikasten ari direnekin, laguntzen. Badakigu zein zaila den toki batzuetan solastea. Non eta gure herrialdean, Nafarroan. Eta nik beti kritikatuko ditut euskaraz dakitenek eta oso "abertzaletzat" dutenen aurrean, erderaz aritzea euskaraz dakitenekin. Beste gauza bat da ez dakitenei; nola esan ikasteko? Lana, haurrak, denbora falta, gogo eza...

 

Beraz; asko-asko estimatzen ditut euskara ikasten duten heldu horien saiakera eta beldurrik gabe: akatsak izan arren, euskaraz saiatzen direnei. Nirekin badakite denek euskaraz egitea gustoko dudala eta gehienetan lortzen dut. Erdera asko maite dut ere bai, nola ez; hizkuntzak erabiltzeko dira eta gure inguru honetan gaztelera da nagusi: baina euskaraz dakienak; halaxe egitea nahi dut nik nirekin.

 

Bestalde, zer egin ondoan erdalduna badago? Ba nola ez; erderaz; minduta bada ere eta Arzallusek zioen bezala; aukera kentzen ari diogu gure mundu magiko honetan murgiltzea. Ezin asmatu.

 

Nik eta Nereak euskara zabaltzeko egin genuen Ene Kantak, eta ahal den neurrian, euskara aditzea opari onena da.

 

Gora euskara!!!

www.goraeuskara.org

 

GORA EUSKARA!

Kaixo!! Astonautako 1go etaparen amaiera izango dugu larunbatean Lekunberrin (Ekainak 3).

Urte polita izan da, baina oso gogorra dena prestatzen eta antolatzen. Norbera bere eskolean, bitartean, lana egiten. Ensaio pilo, estrukturen muntaia, ikuskizunaren ideia aurrera eramatea...gainera kultura ez omen da erosten eta leku askotan gure kabuz eta arriskatuz Astonauta plazaratu dugu. 
Zenbat herri, zenbat jende, zenbat irri, zenbat dantza, ...Emaitza itzela izan da eta zuen guztion erantzuna: IKARAGARRIA.

Uda, lagunekin egoteko, familiekin disfrutatzeko eta jaietaz gozatzeko erabiliko dugu eta bide batez, irailean hasiko den Astonautako 2. etapari gogotsu aurre egiteko.

Mila mila esker gurekin ongi pasatzera zatoztenoi, eta batez ere gure hizkuktza EUSKERA erabiltzen duzuenoi. Gure helburua hori baita: euskaraz hitz egitea, berba egitea, solastea....

Benetan zoragarriak zarete. Bihotz-bihotzez muxu handi bat guztioi.

GORA EUSKARA!

HIRU TXERRIKUMEAK

Markel Bergarak eta Agirretxek 3 txerritxoen ipuina kantatuko dizuete. 

Zatoz ipuinen mundu magikora. 

Gora euskara!!!

 

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!

¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!

http://www.youtube.com/enekantak

 

HIRU TXERRIKUMEAK 
MUSIKA ETA LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Markel Bergara Eta Imanol Agirretxe


BEHIN BATEAN BASO LIRAIN BATEAN
FAMILIA BAT XERRIKUMEEKIN BIZI ZEN
HANDITU ZIRENEAN, ETXETIK JOAN BEHARRA,
NORBERA BERE BIZITZA EGITEKO PREST JADA

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA..

HASITA ERAIKITZEN 3 ETXETXO ZIREN:
LASTOZKOA, EGURREZKOA ETA HARRIZKOA.
TXERRITXO ALFERRAK AZKAR BUKATU LANAK,
SEGITUAN HASI ZEN BERA DANTZAN TA KANTUAN.

LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

ERTAINAK ERE AZKAR BETE ZITUEN LANAK
TA BIAK DANTZAN JOAN ZIREN ANAIA ZAHARRARENGANA.
OTSOAREKIN ADI EGOTEKO ESAN ZIEN,
BAINA BI TXOTXOLOEK EZ ZUTEN KASURIK EGIN:

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR...

TXIKIA ETXEAN, BAT BATEAN: “PUM PUM PUM”
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZU ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUT ORAINTXE BERTAN!
EZ BADUZU IREKITZEN, LASTOETXEA BOTAKO, PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREA IZANGO ZARA!
FU FU FU, FU FU FUUUU

TXERRITXO TXIKIA, KORRIKA HASIA, ANAIA ERTAINAREN ETXERA ABIATU ZEN.
OTSOA MOTELA DA, TXERRITXOA LIBREA,
EGURREZKO ETXEAN LASAI DAUDE KANTARI

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR...

BAINA, ERNE, HANDIK GUTXI-GUTXIRA: PUM PUM PUM
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA,
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, EGUR ETXEA BOTAKO.
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!

FU FU FU, FU FU FUUU

ANAIA ZAHARRENAREN ETXEAN SARTU ZIREN
ARNASESTUKA, KORRIKA OTSOA ATZETIK ZEN.
OHE AZPIAN ZEUDEN, IKARATUTA ITXOITEN,
OTSOA NOIZ AGERTUKO SEGUNDOAK KONTATZEN: KLI, KLO, KLI, KLO...
-OTSO BELDURGARRI NAIZ, IREKI EZAZUE ATEA.
GOSE NAIZ ETA OSORIK JANGO ZAITUZTET BERTAN!
EZ BADUZUE IREKITZEN, HARRIZKO ETXEA BOTAKO,
PUTZ ETA PUTZ EGINEZ NIREAK ZARETELA!

NOR DA OTSOAREN BELDUR? OTSOAREN BELDUR?...

ETXEA ESKALATZEN TXIMINIATIK SARTU NAHI
LAPIKOA SUTAN PREST ZUTEN GURE TXERRITXOEK
BAT BATEAN JEITSI ZEN, ERRE USAINA ZUEN,
ULUKA TA OIHUKA OTSOAK IHES EGIN ZUEN.

NOR DA OTSOAREN BELDUR?? OTSOAREN BELDUR...

-LALALA LA LA LA LA, LALALA, LA LA LA LA…

 

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!
http://www.youtube.com/enekantak

 

BAT EGIN GUREKIN!
http://www.enekantak.com
https://www.facebook.com/enekantak
https://www.instagram.com/enekantak
https://twitter.com/enekantak

PLANETAK IKASTERA!

Unibertsoa ikastera!!!

Zenbat planeta daude? Zeintzuk dira izenak?

Goazen planetekin dantzatzera!!!

 

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!

PLANETAK IKASTERA!

MUSIKA eta LETRA: Oiane Yarza
ABESLARIAK: Natxo De Felipe (Oskorri) eta Nerea Urbizu


EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!
MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA. BIS


EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!


MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA. BIS


EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.

HAS GAITEZEN IKASTEN BA!


MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA.
JUPITER POTOLOENA, SATURNO ERAZTUNDUNA. BIS


EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK.
HAS GAITEZEN IKASTEN BA!


MERKURIO HURBILENA, ARTIZARRA HURRENGOA.
LURRA GURE BABES LEKU TA MARTE BERRIZ GORRIA.
JUPITER POTOLOENA, SATURNO ERAZTUNDUNA.
URANO ZAZPIGARRENA ETA NEPTUNO AZKENA, BIS


EGUZKI IZAR EDER ARGITSU ETA HANDIA,
INGURUAN BIRAKA ZORTZI PLANETA GALANTAK. DO SI LA SOL FA MI RE DO!
BEDERATZIGARRENA NON OTE DAGO??

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y


Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!
http://www.youtube.com/enekantak

BAT EGIN GUREKIN!
http://www.enekantak.com
https://www.facebook.com/enekantak
https://www.instagram.com/enekantak
https://twitter.com/enekantak

KILIKON ASTONAUTA

Gure Kilikon Astonauta 1go mailako jokalari euskaldukin dantzan jarri dugu.
Euskerak gola sartuko du!!

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!

KILIKON
MUSIKA ETA LETRA: Urko Oskoz 
ABESLARIAK: Oier Sanjurjo, Roberto Torres, Patxi Puñal, David Garcia, Mikel San Jose

IZARRAK DITUT MAINDIRE
TA ILARGIA ETXE
SALTOKA GORA TA BEHERA
HAU BAI JOLAS PARKEA!

EO, EO
ONGI ETORRIAK DENOK
EO, EO
NIRE ETXEA HEMEN DAGO
EO, EO 
GOXO-GOXO TA BERO
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.

MUNDUTIK IHESI NABIL
HARRESI ZORROTZETATIK
ALDE EGIN BEHAR NUEN
URRUN MALKOETATIK

EO, EO
ONGI ETORRIAK DENOK
EO, EO
NIRE ETXEA HEMEN DAGO
EO, EO 
GOXO-GOXO TA BERO
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.
KILIKON ASTONAUTA NAIZ
EO, EO, EO.

IZARRAK DITUT MAINDIRE
TA ILARGIA ETXE
SALTOKA GORA TA BEHERA
HAU BAI JOLAS PARKEA!

Spotify: https://open.spotify.com/artist/6ELvv7Glm9LbW4IX3fJN5y

Youtubeko Ene Kantak-en kanalean izena eman!
¡Suscríbete al canal de Youtube de ENE KANTAK!
http://www.youtube.com/enekantak

BAT EGIN GUREKIN!
http://www.enekantak.com
https://www.facebook.com/enekantak
https://www.instagram.com/enekantak
https://twitter.com/enekantak

10.000 IKUSLE !!!

Neguko gira ikaragarria izan da. 
10.000 ikusle gurekin batera dantzan eta irrika.

Disfrutatu ezazue argazki hauekin eta hurbildu zaitezte hurrengo emanaldietara.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez.

Gora euskara!!!

 

BAT EGIN GUREKIN

ASTONAUTA IKUSKIZUNA ABIAN!

Kaixo Astonauta Txikiak, Astonauta ikuskizuna abian.

Sarrerak azkar agortzen dira beraz mugitu ipurdia eta etorri gurekin dantza eta irri egitera. 
 

Hurrengo geltokiak:

·ABENDUAK 17an - IGORRE (2 saio) - 17:00 ETA 19:00
Prezioa: 5€ - SARRERAK EROSTEKO: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php…

·ABENDUAK 18an - LESAKA (SARRERAK AGORTUTA)

·ABENDUAK 23an - DONOSTIA - VICTORIA EUGENIA (SARRERAK AGORTUTA)

·ABENDUAK 26an - IRUÑEA - BALUARTE (SARRERAK AGORTUTA)

·ABENDUAK 28an - TOLOSA - LEIDOR ANTZOKIA - 16:30 (GUTXI)
Prezioa: 7€ - Saltokiak: Irurako Ikastola, Anoetako Herri Ikastola, Elkar Tolosa, Leidor Aretoa.

·ABENDUAK 29an - LIZARRA - LOS LLANOS KULTUR GUNEA - 18:00 (SARRERAK AGORTUTA)
Saltokia: Los Llanos Kultur Guneko txarteldegian
Ostiraletik astelehenera (astearte, asteazken eta ostegunetan itxita dago), arratsaldez (18:00-20:00)

·ABENDUAK 30ean - BILBO - CAMPOS ELISEOS (2 saio) - 16:30 ETA 18:30 (GUTXI)
Prezioa: 8€ - SARRERAK EROSTEKO: 
https://ticket.kutxabank.es/teatrocampose…/…/janto/main.php…

·URTARRILAK 2an - GASTEIZ - MENDIZORROTZEKO KIROLDEGIA - 19:00 
Prezioa: 4€ - SARRERAK EROSTEKO: 
https://www.elcorteingles.es/…/entradas-astonauta-vitoria-g…
Telefonoz: 902 400 222.
Aurrez aurre: Gasteizko El Corte Inglés saltokian.

·URTARRILAK 7an - AZPEITIA - SOREASU ANTZOKIA - 16:30
Prezioa: 6€ - SARRERAK EROSTEKO: https://entradium.com/entradas/ene-kantak-astonauta

·URTARRILAK 8an - ALTSASU (SARRERAK AGORTUTA)

·URTARRILAK 28an - ELIZONDO - PILOTALEKUA - 17:00
Prezioa: 6€ - Saltokiak:
ELIZONZO: AXULARREN, FANTXIKEN
DONEZTEBE: TITI OSTATUAN
URDAZUBI: MIREN OYARZABAL FARMAZIAN
LARRAINTZAR: ZIBIKOAN

 

 

GORA EUSKARA!!!

 

BAT EGIN GUREKIN

AZKEN EGUN "ASTONAUTA" PREZIO HOBEAN LORTZEKO!

Helburua lortu badugu ere, orain, azken egun hauetan, #Astonauta prezio hobean lortzeko aukera duzue eta gure dvd-a etxean izango duzue.


Verkamiko Kanpaina ondoren, gure webgunean prezio normalean, eta Azaroak 5-6, Berriarekin batera. Honetaz a parte, 7-tik aurrera ohiko dendetan.


Eskerrik asko gugan sinisteagatik, ikaragarria izan da jasotako laguntza


Aupa zuek!

 

Aaaaahh, zuen ekarpenekin batera sorpresa txiki bat gehiago jasoko duzue, zuen eskaerak etxean jasotzeko momentuan ikusiz. 

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

GORA EUSKARA!!!

 

BAT EGIN GUREKIN

I KA RA GA RRI A!!

Lortu dugu!!

 

Guztion artean 20000 euro Ene Kantak-en DVD berria ateratzeko.

Hala ere, baduzue oraindik 20 egun, gure Astonauta prezio on batean lortzeko aukera.

 

Urriaren 22an bukatzen da Verkamiko epea eta 24an email bat jasoko duzue.

Adi egon ze bertan eskatuko dizuegu DVDa jasotzeko behar diren datu guztiak.

 

Ze pasada!!

 

Eskerrik asko bihotz-bihotzez benetan. Ez da erreza lan hau ateratzea. Maite zaituztegu.

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

GORA EUSKARA!!!

 

BAT EGIN GUREKIN

"URRUTIAN HELIKOPTEROA" TUKUTUKU, TUKUTUKU, TU!

Kaixo!, gure “ASTONAUTA” diska berriari hasiera emateko eta airea hartzeko, “URRUTIAN HELIKOPTEROA” kanta aukeratu dugu eta verkamiren blog-ean zintzilikatu duguSARTU bideoa ikusteko.

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

BAT EGIN GUREKIN

ASTONAUTA BIDEAN!

Kaixo, bideoen muntaiarekin aurrera goaz, oso-oso gutxi falta zaigu bukatzeko. Beraz, bitartean, disko hau egin dugun momentu berezi batzuk jasotzen dituen bideo honetaz goza ezazu!

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

BAT EGIN GUREKIN

ZERGATIK BERRIA?

Amets Arzallus: “Talde batean euskaraz ez dakien bat dagoenean, eta geu sei edo zazpi bagara euskaldunak, erdarara jotzea hari espazioa zabaltze aldera… Pentsatu izan dut euskaraz ez dakien horri gehiago ixten dizkiogula ateak, zabaldu baino, zeren eta kondenatua uzten baitugu gure hizkuntzaren espazioan ez sartzera.”

Gurekin abestu duen Ametsen idazki hau irakurri eta gero, barneratzen, barneratzen dugu berriro ere eta ...

 

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

BAT EGIN GUREKIN

KANTUEN ZERRENDA

Kaixo, "ASTONAUTA" diskoan dauden 16 kantu eta bideoklipen zerrenda verkamiren blog-ean zintzilikatu ditugu. SARTU

 

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA ETA INFO GEHIAGO HEMEN http://vkm.is/enekantak2016

 

BAT EGIN GUREKIN

BOB ESPONJA GEHIEGI?

Bob Esponja gehiegi? Bada, gure disko berriaren finantziaketan lagunduiguzu

IKUSI BIDEOA HEMEN http://www.verkami.com/locale/eu/projects/15701

 

Eta lasai, azaroaren 7an Ene Kantaken lan berria argitaratu nahi dugu-eta. Espaziora bidaiatu ahal izanen duzu eta txikienak dantzan etengabe ariko dira.

 

"Astonauta" izena du eta 16 abesti berri ditu, eta noski, dagozkien 16 bideo puskekin, zure seme-alabentzat!

 

Ba al dakizu zenbat planetek osatzen duten Eguzki-sistema? Edota, zein koloretakoa den ontziak botatzeko edukiontzia?

 

...zer iruditzen dantza eta abesti baten bitartez ikasten baditugu?

 

Info gehiago hemen:  http://bit.ly/2bYf4LQ

 

BAT EGIN GUREKIN

ABENDUAK 30 BILBOKO CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN

Kaixooo!
Abenduak 30 Bilboko Campos Eliseos Antzokian Ene Kantak, Astonauta ikuskizun berriarekin egongo gara.
Sarrerak salgai hemen: http://bit.ly/2c4JIkp

Oroitu Iruñeako Baluarte Euskaldunduko dugula Abenduaren 26an. Sarrera gutxi geratzen dira, salgai hemen: http://bit.ly/2cxJSVh

Hemendik gutxira data eta leku gehiago!!

 

AZAROAREN 7AN DISKO BERRIA
7 NOVIEMBRE NUEVO DISCO

 

BAT EGIN GUREKIN

"ASTONAUTA" CD+DVDa - DISKO BERRIA AZAROAREN 7AN

Kaixo Lurtarrok, dakizuenez, gure hurrengo cd-dvd-an hainbat hilabete daramatzagu lanean, "Astonauta" izenekoan, hain zuzen. Bada, lanaren behin betiko azala dugu jada!

Zuek lehenbailehen entzutea nahi dugu, horregatik, irailetik aurrera bi data garrantzitsu...

SARRERAK SALGAI - BALUARTE EUSKALDUNTZEN, ABENDUAK 26

 

Kaixo! ASTONAUTArekin ikuskizun berria ensaiatzen hasi gara. Abesti berriekin gozatzen ari gara eta zuek ikusteko eta...

 

irakurri gehiago

AZAROAN DISKO BERRIA

Kaixo lagun, guretzat garrantzitsua den gauzatxo bat erakutsi nahi dizuegu, hilabeteak buruan bueltaka ibili ondoren, hemen dituzue. Alde batetik, gure Astoanuta, diska berriko azala eta beste...

 

irakurri gehiago

ASTONAUTA NAIZ

Kaixo familia, gure diska berria sortzen ari ginen bitartean, begira ezazue ze mezu ailegatu zaigun espaziotik!!

Ikuskizun berria prestatzen ari gara gure astonauta lagunarekin batera eta hemendik gutxira diskaren informazi...

irakurri gehiago

2016eko, Maiatzaren 12a

Kaixo hurrengo igandean, maiatzak 15, Andoaineko antzokian, gure laguna Onekarekin azken emanaldia egingo dugu. Berekin dantza eta irri asko egin ditugu Euskal...

irakurri gehiago

HURRENGO IKUSKIZUNAK

ATARRABIA

ANDOAIN

 

BIDEOAK

 

Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko

 

 

facebook twitter youtube

KONTAKTUA

 

ESKAERAK / PEDIDOS

eskaerak@enekantak.com

INFO

kaixo@enekantak.com


KONTRATAZIOA

Mikel

antzerkia@enekantak.com

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com