BERRIAK

"ASTONAUTA" CD+DVDa - DISKO BERRIA AZAROAREN 7AN

 

Kaixo Lurtarrok, dakizuenez, gure hurrengo cd-dvd-an hainbat hilabete daramatzagu lanean, "Astonauta" izenekoan, hain zuzen. Bada, lanaren behin betiko azala dugu jada!
Zuek lehenbailehen entzutea nahi dugu, horregatik, irailetik aurrera bi data garrantzitsu aurreratuko dizkizuegu, hortaz, adi egon!!

Irailaren 12an Verkami Crowdfunding plataformaren bitartez diskoa finantzatzeko kanpaina hasiko dugu. "Astonauta" finantzatzen lagunduz gero, diskoa dendetan egon baino lehenago zeure etxean jasoko duzu, prezio merkeagoan, aurrerago azalduko dizkizuegun hainbat eskaintzaz gain, noski.
Crowdfunding-aren kanpainaren baitan, disko berriaren hainbat bideo eta kanta aurreratuko dizkizuegu.

Diskoa, bestela, azaroaren 7tik aurrera ohiko dendetan erosi ahal izango duzue.

Gutxi barru, abenduko aurkezpen datak zehaztuko dizkizuegu, "Astonauta, mundu berri bat eraikitzen" izena izango duen ikuskizuna, hain zuzen. 
Iruñeko Baluarten egoteaz gain, Donostia eta Bilbo ere bixitatuko ditugu, beste askoren artean, noski!

Jakin nahi al duzue diskoan zeinek hartuko duen parte?

SARRERAK SALGAI - BALUARTE EUSKALDUNTZEN - ABENDUAK 26

 

Kaixo! ASTONAUTArekin ikuskizun berria ensaiatzen hasi gara. Abesti berriekin gozatzen ari gara eta zuek ikusteko eta entzuteko irrikitan gaude.

 

ASTONAUTAk Iruñean leku itzela dagoela esan digu emanaldia aurkezteko. Baluarteko Jauregia da eta bertan gure hizkuntzak toki gutxi dauka.

 

Hau euskaldunez bete behar dugu, saiatuko gara?

 

PREZIOA: 8€

 

SALTOKIAK:

 

Internetez:

http://baluarte.com/cas/espectaculos-y-conciertos/calendario-de-espectaculos/ene-kantak-astonauta/fecha=2016-12

 

Baluarte Jauregian

Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera, 11etatik 14etara eta 17etatik 20etara.
Ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan txartel-leihatila zabaltzen da, arratsaldeko ordutegian.
Telefonoa: 948 066 060

 

Baluarteko txartel-leihatilak plazan daude, eraikinaren ondoan.

AZAROAN DISKO BERRIA

 

Kaixo lagun, guretzat garrantzitsua den gauzatxo bat erakutsi nahi dizuegu, hilabeteak buruan bueltaka ibili ondoren, hemen dituzue. Alde batetik, gure Astoanuta, diska berriko azala eta beste zenbait datu dira.

 

CD_DVD berri bat izango da abesti berriekin eta bertsioren batekin. Kanta bakoitzarekin, bideo bat sortuko dugu; Euskal Herriko hainbat haur, koreografia berriekin dantzatuz.

 

Azaroan argitaratuko dugu baina agian aurretik abestiren bat oparituko dizuegu.

Aurten ere, ezagun asko jarriko ditugu dantzan, ezagutuko dituzue seguraski, futbolariak, pilotariak, abeslariak...

 

Beti bezala, lortutako etekinen erdia, euskara sustatzen dutenei ematen diegu. Oraingo honetan, gure BERRIA egunerokoari ematea erabaki dugu.

Bideoen marrazkiak, Katuki Saguyakik egin ditu eta bideo eta animazioak, Jorge Fdz Mayoralek (Sinaloa Prods.)

 

Adi egon zeren ikuskizun berrirako laister jarriko ditugu sarrerak salgai.

ASTONAUTA NAIZ

 

Kaixo familia, gure diska berria sortzen ari ginen bitartean, begira ezazue ze mezu ailegatu zaigun espaziotik!!

 

Ikuskizun berria prestatzen ari gara gure astonauta lagunarekin batera eta hemendik gutxira diskaren informazio gehio;  emanaldi berrien datak eta sarreren saltokiak aditzera emango dizkizuegu ere bai.

 

Zer iruditu zaizue gure lagun berria ASTONAUTA? Ezagutu nahi duzue?

2016eko, Maiatzaren 12a

 

Kaixo hurrengo igandean, maiatzak 15, Andoaineko antzokian, gure laguna Onekarekin azken emanaldia egingo dugu.

Berekin dantza eta irri asko egin ditugu Euskal Herri osoan zehar azken urte eta erdi honetan eta arrotza egingo zaigu agur esatea; baina horrelakoa da bizitza, bakoitzak bere bidea hartu behar du bide eta abentura berriak bizitzeko.

 

Bere etxea hurbil izango du eta bere familiarekin uzteko aprobetxatuko dugu. Haiei gure eskerrik beroenak eta maitagarrienak bidali nahi dizkiegu gurekin denbora polit hau Oneka gurekin uzteagatik.

 

Agur hunkigarri honetan sorpresatxo txiki bat egongo da eta zuek, gu bezain ongi pasatzea espero dugu.

 

Maiatzaren 15etik aurrera, Ene Kantak-en pertsonai berriak aurkeztuko dizkizuegu eta handik gutxira, beraiek bertan gure DVD berriaren aurkezpenaren eta  emanaldi berrien ingurukoak aurkeztuko dizkizuete.

 

Eneko eta Nerearen bidai majiko berriarekin irri eta dantza egiteko prestatu zaitezte ze ESPAZIORA goazzzzzz!!!!!!!!!!!

KORRIKA BADATOR

 

Gure kilometrora gonbidatzen zaiztuztegu.

Lekukoa Ezkabako tuneleko rotondan (Arreko poligonoaren aldean) hartuko dugu.

Eta Arreko rotondan gure laguna Oier Sanjurjori pasako diogu

Eguna: Ostirala 20
Ordua: 18:28

Etorriko zarete gurekin korrika egitera?

 

SARRERAK AGORTUTA

 

 

Sarrerak berriz AGORTUTA, ikaragarria!!
Mila esker guztioi.

Donostian ikusiko dugu elkar!!

GLU ETA GLU EDALONTZIEKIN

 

Glu eta Gluren bertsio berezia edalontziekin
Oso erreza eta dibertigarria da. Lortzen baduzu bidaliguzu zure bideoa. Webgunean, Facebooken eta Youtuben zintzilikatuko dugu nahi baduzu

 

Animatu zaitez!

 

ENE KANTAKEN IKUSKIZUNA DONOSTIAKO AQUARIUMEAN

 

 

Kaixo lagun; Ene Kantak-ek "Oneka Marrazoa" emanaldia eskainiko du apirilaren 18an Donostiako Aquariumean. Emanaldia bukatu ostean gainera, hura ikusteko aukera izango duzu gure sarrerarekin. Oso jende gutxi sartzen da bertan eta paraje izugarria da antzezlan dibertigarri eta dantzagarria ikusteko, beraz  animatu zaitez eta erosi sarrera lehen bait lehen.

 

SAKATU IRUDIETAN SARRERAK EROSTEKO

KORRIKA 2015

Ene kantak Korrikako ekitaldian Aek-ren alde.

 

Oier eta Unai gure lagunekin. Euskaraz ere bizi nahi dugulako Nafarroan. Josu Santestebanek ateratako argazkiekin.

 

AEKren uskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen lana babesteko, eragile eta norbanako ezagun desberdinek aurtengo KORRIKAn parte hartzeko gonbitea luzatuko dute.

 

40 urte daramatza AEK-k ia Nafarroa osoan herritar helduei zerbitzua eskaintzen. Milaka lagun pasa dira AEKren euskaltegietatik, eta horietariko batek, Andrea Itoiz iruindarrak hitza hartu du azaltzeko txikitan eskolan euskara ikasi ez, baina heldu aroan euskaldun bihurtu dela AEK bidelagun edukita. Beste lagun asko irakasle ari dira, horien izenean, Lizarrako Susana Bidartek azpimarratu du haien gogobetetzea dela ikustea euskaltegietara hurbiltzen diren herritarrak euskaraz komunikatzen direla.

 

Horretan aritu da, eta ari da, AEK, Nafarroa osoko herritar helduei euskara ikasten erabiltzeko aukerak ematen. Hala eta guztiz ere, AEKren Nafarroako euskaltegien koordinatzaileak, Alizia Iribarrenek, azpimarratu du oso garai gogorrak pairatzen ari direla; Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika zitalak xedea du euskara guztiz zokoratzea. Era berean, euskaltegiei dagokienez,  Gobernuak ez du inolako sustapenik edo planifikaziorik, eta azken 3 urteetan ez ditu berez oso eskasak ziren laguntzak banatu.

 

Ekitaldian, beste behin, bere lanarekin aurrera jarraitzeko, AEK-k lagun ugariren sostengua jaso du. Arlo desberdinetako pertsonak agerraldian izan dira, eta ikasleen zein irakasleen inguruan eseriz, haien babesa irudikatu nahi izan dute. Besteak beste, hauexek izan dira: Garbiñe Petriati (Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Zuzendaria), Paula Kasares eta Rosa Ramos euskara teknikariak, Roldan Jimeno eta Pablo Sotes, Unibertsitateko irakasleak,  Iruñeko Udalerako EHBILDU zein GEROBAI-ko alkategaiak (Joseba Asiron eta Itziar Gomez, hurrenez hurren), Drogas eta Zuriñe Hidalgo abeslariak, Oier Sanjurjo futbolaria, Iñaki Perurena, Martinez de Irujo pilotaria, Ainhoa Aznarez PSN-ko kidea eta beste lagun asko.

 

Bertaratu diren guztiei, AEKren izenean, Mertxek Mugikak, erakundearen Koordinatzaile Nagusiak eskerrak eman nahi izan dizkie. Ukatu nahi diguten arnasa herritarrek eta eragileek ematen digute, Euskal Herri osoan euskaltegien aldeko politikak eta laguntzak ez-nahikoak direlako; ezin larriagoak Nafarroan. Azpimarratu du AEK-k tinko eta indartsu jarraituko duela; herri hau euskalduna izanen bada, espazio guztiak euskaraz behar ditugu, zer esanik ez, helduona.

Hori dela eta, helduen euskalduntzean AEK-k egiten duen lana bultzatzeko gonbite zuzena eta zabala egin nahi izan dute 19.KORRIKAn parte hartzera. Horretarako, KORRIKAren arduraduna den Asier Amondok martxoan ospatuko den euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren leloan oinarrituta, “euskahaldun” kontzeptuan, KORRIKA laguntzaileen kanpaina indartu nahi izan du, eta era berean, KORRIKAren kilometro bakoitza eskuratzeko erronka ere luzatu du. Euskararen eta euskalduntzearen alde guztion ahalmena metatzea ezinbestekoa da.

 

AEKren edozein euskaltegitan, edo KORRIKA dendetan, laguntzaile izateko   urratsak egin diatezke 12 euroren truke, eta otsailaren hasieratik aurrera kilometroak eskuratu ahalko dira 

 

AEK. Azken 40 urteetan ia Nafarroa osoan aritzen den erakundea; 20 bat euskaltegi, eta taldeak 45 herri desberdinetan. Urtero 1200 bat ikasle; Nafarroan ikasle gehien biltzen dituen euskaltegi sarea. www.aek.eus

 

KORRIKA. 2015ean 19.KORRIKA izanen dugu, martxoaren 19ean Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon amaituko da, Euskahaldun lemapean. www.korrika.eus

 

BIDEOAK

Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko

Recomendar esta página en:

KONTAKTUA

 

ESKAERAK / PEDIDOS

eskaerak@enekantak.com

INFO

kaixo@enekantak.com


KONTRATAZIOA

Mikel

antzerkia@enekantak.com

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com