DISKOGRAFIA

Hasiera batean, diska bat soilik sortzea genuen helburu, baina urte baten buruan bigarrena egin genuen eta konturatu gabe 2016an gure 5. lana aterako dugu.

“ENE KANTAK” (2011)
19 abestirekin cd-dvd-a, lehenengo diska, bertan “Animalien Ibilkera”, “Goazen Komunera”, “Alaiki” edo “Lotsa Galdu” dira ospetsuenetarikoak, eta bertan, gu ezagutu gabe abestu zutenetako batzuk hauek dira: Pirritx eta Porrotx, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Juan Martinez de Irujo, Mikel Aranburu eta beste asko. Kanta hauen dantzak eta koreografiak Iruñerriko eskoletako haur pila aritu ziren.

 

“NEGUARI ABESTEN” (2012)
2 bertsoz eta 17 abestiz osatutako neguari buruzko diska bat, astoa, Mari Domingi, edota galdutako senideei egindakoak dira bertan lantzen diren gai batzuk. Diska honetan dago “Ole Olentzero” kanta ospetsua. Abesti zahar hau erabat moldatu genuen eta oso erakargarria izan da, eskola gehienetan entzun, dantzatu eta abestu delarik.

 

“ONEKA” (2014)
Gure ibilaldiari jarraituz, 20 abestiz osatutako dvd eta cd berri bat kaleratu genuen. Hauetako hiru, egunerokoak lantzeko dira eta bideorik ez dute. Diska honetan euskal herriko 500 haur eta 15 eskola egon dira gurekin batera grabatzen. Gurekin aritu ziren, hala nola, Fermin Muguruza (musikaria), Ruper Ordorika (musikaria), El Drogas (musikaria), Kutxi Romero (Marea), Oinatz Bengoetxea (pilotaria), Abel Barriola (pilotaria), Oier Sanjurjo (futbol jokalaria), Imanol Agirretxe (futbol jokalaria), Markel Bergara (futbol jokalaria), Mikel San José (futbol jokalaria), eta gonbidatu bereziki berezia: Bartzelonako euskalduna ez den Manolo García (El Ultimo de la Fila) handia.

 

ONEKA MARRAZOA” (2015)

Antzerki musikala gero eta gehiagora doa eta sarrerak, 600 inguru, ordu gutxitan bukatzen dira, beraz, “Oneka Marrazoa: ikuskizuna” grabatzea pentsatu genuen. Non, eta Barañaingo Auditoriumean. Bertara Txantreako Konpartsako Erraldoi eta Kilikiak etorri ziren gurekin dantza egitera. Nola ez, gure laguna Tortotxiki hurbildu zen Basajaun eta Tartalorekin. Hau marka hau, Enekoren ipurdia ospetsua egin da Euskal Herri osoan.

BIDEOAK

Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko

Recomendar esta página en:

KONTAKTUA

 

ESKAERAK / PEDIDOS

eskaerak@enekantak.com

INFO

kaixo@enekantak.com


KONTRATAZIOA

Mikel

antzerkia@enekantak.com

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com