"Oneka" DVD + CD - 2014

 

20 HAUR KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI

 


Ene Kantak proiektuko kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte.

23 ABESLARI HANDI


Lagun asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:

 

Fermin Muguruza (musikaria)
Ruper Ordorika (musikaria)
Mikel Urdangarin (musikaria)
Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria)
Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak)
El Drogas (musikaria)
Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria)
Manolo Garcia (musikaria)
Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria)
Alaia Martin (bertsolaria)
Oinatz Bengoetxea (pilotaria)
Abel Barriola (pilotaria)
Jon Apezetxea (pilotaria)
Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria)
Asier Riesgo (Osasunako futbolaria)
Markel Bergara (Realeko futbolaria)
Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria)
Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria)
Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria)

500 DANTZARI TXIKI


Kanta bakoitzak bideoklip bat izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda

 

Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Leitzako Erleta ikastetxea
Iruñeko Buztintxuri ikastetxea
Iruñeko San Frantzisko ikastetxea
Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea
Zangozako ikastola
Burlatako Ermitaberri ikastetxea
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola
Zizurko Erreniega ikastetxea
Antsoaingo Ezkaba ikastetxea

 

 

HAMAIKA EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT


1.000 erosle behar ditugu, CD-DVDa plazaratu ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da, oraingoaren gastuak behin kitatuta.


Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren 30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua. Euskaldunek  elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala; izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak ilegalki gauzatu duela ukazio hori.


Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du. Euskaldunei plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekinelkarlanean, Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, finantzazioa behar du. Horregatik antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro lortzeko! (uler bedi 'hamaika' zentzu mugagabean, prefosta).


Eman bidea Euskalerria Irratiari!

 

 

BIDEOAK

Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko

Recomendar esta página en:

KONTAKTUA

 

ESKAERAK / PEDIDOS

eskaerak@enekantak.com

INFO

kaixo@enekantak.com


KONTRATAZIOA

Mikel

antzerkia@enekantak.com

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com