ZER DA ENE KANTAK?

ENE KANTAK


Urko Oskoz eta Nerea Urbizu irakasleek euskaraz haurrentzako kanta berriak sortu nahi zituzten eta 2011ren hasieran lanari ekin zioten. Ene Kantak deitutako lehenengo lanaren erdialdean, Jesus Irujo elkartu zitzaien lanari forma emateko eta sustatzeko asmoz

Lanarekin batera euskararen alde lan egiten dutenei laguntzea erabaki zen, beraz, Sortzen elkartearekin harremanetan jarri ginen 19 kantaz osatutako dvd cd den lehenego lan hau aurkezteko. Beraz, lortutako etekinak Nafarroako zonalde ez euskaldunean dauden familiei lagunduko zitzaien. Artaxoa, Mendigorria bezalako herrietan ezin da euskaraz ikasi eta familiek haurrak garraiatu behar dituzte gure hizkuntza ikasi ahal izateko.

Lehenengo lan honek, sona handia izan zuen, imaginatu ezin genuen arrakasta lortuta. Beraz 2012ko negua hurbiltzen zelarik, neguko abestiak sortu genituen, cd berria kaleratuz. Garai honetako abesti ez erlijiosoak gutxi dira eta gizarteak halako kantak behar zituela ikusten genuen, hala nola, astoari eginiko kanta, Mari Domingiri, galdutako senitarteei, opariei,...

Proiektua handitzen hasi zen eta forma ematen hasi genion ekimenari. Beraz lanekin, behin gastutak ordainduta, lortutako etekinen erdia, euskararen aldeko lan taldeei emango zitzaien eta beste erdia, hurrengo lana ordaindu ahal izateko. Diru gutxi izan zitekeen arren, gure puska eman nahi genion euskarari.

Haurrekin bizi gara eta ikuskizun bat prestatzea pentsatu genuen. Abesti politak bagenituen, eta jendea bilatu, aurkitu eta lanari ekin genion. Beraz, 2013ko martxoan gure lehengo antzerki musikala abian jarri genuen. “Liburu Magikoa” izendatu genuen eta bertan, bi protagonistak dantzan dabiltza irri asko tartean sortaraziz, beste 3 lagunekin batera.

Beraz, osotara 2 aktore, beste 2 dantzari eta denetarako balio duen beste lagun bat elkartzen ditugu, azken hau, ipuinetan askotan agertzen den otsoari bizitza emanez. Proiektua borobiltzeko, soinu eta argi teknikaria ere gurekin dira, ikuskizuna bikaina izateko.

 

BIDEOAK

Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko Izena eman gure kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko

Recomendar esta página en:

KONTAKTUA

 

ESKAERAK / PEDIDOS

eskaerak@enekantak.com

INFO

kaixo@enekantak.com


KONTRATAZIOA

Mikel

antzerkia@enekantak.com

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com