Multimedia

Egun osoa egon zaitezke Ene Kantak-eko webgunea arakatzen eta hartaz gozatzen abesti guztiak abestuz eta dantzatuz
 

ABESTIAK
Spotify plataformatik entzun itzazu debalde Ene Kantak-eko abesti guztiak behin ta berriz, deskartu gabe gainera. Zure gogokoenak bildu eta lagunei bidali!

 

BIDEOAK
Hemen bertan bideo pilo aurki ditzakezu, eta abestietako koreografiekin dantza ikas dezakezu. Gure youtubeko kanalean dagoen “Zuri Zorionak” kantarekin maite duzun hori zoriondu, muxukatu, gorri jarri edo nahi duzuna egin

 

Ene Kantak-eko bideo gogokoenetako zerrenda gorde ezazu eta ez ahaztu gure kanalean izena ematez, horrela, bideo berri bat igotzen dugunean jakinaren gainean jarriko zaitugu –eta.

 

ARGAZKIAK

Ea Leitzako lehengusua edota laguna topatzen duzun, bertan grabatu genuen kanta eta dantzan agertuko da lagunekin batera.
Agian Athletic, Real edota Osasunako gustoko duzun jokalariren bat aurkituko duzu bertan.
Ziurrenik amak edo aitak ezagutuko du El Ultimo de la Fila taldean aritu zen baten bat, ezta?
Agian zu izan zaitezke argazki batean agertzen dena Nerearekin edota Enekorekin dantzatzen, etorri zineneko emanaldiren batean.
Horrela ez bada, zergatik ez diguzu bidaltzen zure gurasoek edo lagunek egindako argazkiren bat dantzan edota Ene Kantak-eko kamiseta berria soinean duzula?

 

Hemen duzu helbidea, kaixo@enekantak.com

 

KARAOKEA
Etxean, kotxean edota txirrindulan zoazela abestien karaokea deskarga ezazu kantatu ahal izateko.
Ole Olentzero” eskolan abesteko asko eskatzen diguzue baina badira gehiago ere. Zuk aukeratu.


 

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Ene Kantak | Aviso Legal
KONTRATAZIOA / CONTRATACIÓN antzerkia@enekantak.com | ESKAERAK / PEDIDOS eskaerak@enekantak.com | INFO kaixo@enekantak.com